Centro de Experimentación Escénica Valdivia (Chile)
De alta densidad
Eskailera-argiak/span>
EKAINAK 23, OSTIRALA, 20:20

De alta densidad lanak gogoeta egiten du pertsonok planetan dugun hedapenaz eta gure ekintzek bertan duten eraginaz. Zehazki, plastikoaren gaia jorratzen du eta nola gure erabakien ondorioz munduko itsasoak plastikoz betetzen ari diren.
Konpainiak hizkera eszenikoen uztarketa aztertzen du, eta bere xedea dantza espezializatuta ez dagoen publikoarengana hurbiltzea da. Konbentzionalak ez diren espazioetarako sortu duten obra dinamikoa da. Espezializatuta ez dagoen publikoarentzako obra bat egiteko asmoa izan dute eta ahalik eta esperientzia aktiboena izan dadin dute xede.
Musika-konposizioak lurraldeko soinu-paisaiarekin eta plastikoarekin, beste soinu-aukera baten gisan, dagoen dagoen lotura eta elkarrizketa aztertzen du. Eguneroko soinuen multzoa entzun daiteke, hala nola arrantza-ontzien motorrak, haizea, ura, olatuak, Valdiviako kostaldeko bandurriak… Hala, musika-konposizioak eguneroko soinuak eta paisaiarenak nahasten ditu.

De alta densidad Valdivia hirian (Txile) pentsatu eta sortutako obra da. Dantzaren deszentralizazioa sustatzea du xede, aurkezteko oso modu malguak baititu. Itsasoan dagoen plastiko kantitatearen datu errealak dibulgatzeko aukera aztertzen du eta itsasoen kutsadurari dagokionez hartzen dituen erabakien gainean gogoeta egitera bultzatzen du komunitatea.

Zuzendaritza eta koreografia: Alluitz Riezu García
Zuzendari laguntzailea: Francisco Arrazola
Antzezleak: Francine Renne, Flora Monsalve, Ignacio Díaz, Francisco Sepúlveda
Musika: Pablo Mura, Melisa Toro
Txileko zeinu-hizkuntza: Andrea Monreal
Jantziak: Consuelo Fernández
Ekoizpena: Centro Experimentación Escénica
Komunikazioa: Diego Álvarez

Honako hauen laguntzarekin: