CHARLES BRECARDMontreal
Soliloquy
LA FUNDICIÓN
EKAINAK 24, LARUNBATA / 21:45
Soliloquy, Charles Brecard dantzari garaikideak sortu eta interpretatutako 25 minutuko soloa da. 2021eko Quartiers Danses jaialdian saritua izan zen, Montrealen, eta egun han bizi da.
Ordutik, pieza Akropoditi Festival (Syros, Grezia), Patras Art Festival (Patras, Grezia), Tournant Festival (Ste-Adèle, Quebec), eta AdFda (Moncton, Kanada) jaialdietan aurkeztu du.
Koreografia eta interpretazioa: Charles Brecard
Musika: Mateo Barrera / Matt Elliott
Argiaren diseinua eta zuzendaritza teknikoa: Mateo Barrera
Argazkiak: Melika Dez



Isil-hizketa norbere buruari zuzendutako bakarrizketa da, norberaren pentsamenduak ahoz gora adieraztea. Piezan zehar, interpreteak bueltak ematen dizkie bere gogoetei, eta bere burua behartzen du bere emozioei, zalantzei eta kezkei aurre egiteko. Barrura begirako bidaia horretan, bururik gabeko eskeleto batekin partekatzen du eszenatokia, eta gizateriaren aztarnak irudikatzen ditu. Bals indartsua sortzen da bere gorputzaren eta beste gorputzaren artean, eta amaieran aitortzak, akusazioak eta hizketaldiak partekatzen dituzte. Piezaren tonu ezkorrak, ia fatalistak, talka egiten du alaitasunarekin eta zintzotasunarekin, eta irudimena estimulatzea eta ezkortasunerako joera hori zalantzan jartzea du xede.
Piezaren sorkuntza-prozesua Charles Brecardsek sortu duen teknikan oinarritzen da: Fluidify: dantza urbano, garaikide eta tradizionalekin eskuratu duen gorputz-hizketa aberatsean inspiratzen da. Konposizio koreografiko indartsua du eta denbora errealeko konposizio-tresnak ditu.
Honako hauen laguntzarekin: Festival Quartiers Danses
