CHARLES BRECARDMontreal
Il pleut, il plaint, il rage
GUGGENHEIM MUSEOAREN INGURUA
EKAINAK 23, OSTIRALA / 20:40

« Il pleut, il plaint, il rage »  Charles Brecardek sortutako eta interpretatutako 10 minutuko soloa da.  2023ko International Solo Tanz Theater Stuttgart jaialdian estreinatu zuen eta 3 sari irabazi zituen:  1º in Best Choreography;  DAF International Award ; Equilibrio Dinamico Award.

Koreografia eta interpretazioa: Charles Brecard
Musika: Matt Elliott – Lament Voice-over : Vladimir « 7Starr » Laurore

Artistak sistema dekadente honen inertziaren aurka jarraitzen duen bidea aztertzen du piezak.
Etengabeko mugimendu arinaren bitartez bere izaera eta bere pentsamendu sakonak adierazten ahalegintzen da. Zenbat denbora gehiagoz geldiaraziko ditugu gure benetako nahiak? Nora hel gaitezke atalase hori gurutzatuz gero? Arrazionalizaziotik eta moraletik harago, pertsonaia maltzurra sortzen du: tximu jakintsuaren eta tximino suminkorraren artean, egungo mundu absurdu honen ondorioz burua galtzen duen izakia da, eta amaieran indarkeria erabiltzen du.

Honako hauen laguntzarekin: