Project Description
Cía. SILVIA BATET Katalunia
Oblivion
SITIOS Y LUGARES (Eskultura)
EKAINAK 24 OSTIRALA 20:30
OBLIVION ingelesez ahaztura, amnistia edo barkamena esan nahi duen hitza da; doluaren eta hutsunearen, oroitzapenaren eta ezerezaren, artean kokatutako eraldaketa-lekua da. OBLIVION purgatorio klasikoko irudi bat izan zitekeen, Dantek La Divina Comedia lanean deskribatzen duen eran: igarobide nagusia, zirkuluaren ideiak baldintzatuta, gorputzek espazioan duten ibilera alderrai betierekoak; espazio baten bidez desplazatzearen amaieran joaten uzte bat bailegoan, oinazearekin lotzen gaituen orori ukoa: oroitzapenak, desirak, nortasuna. Alderrai, vacare latinez, harat-honat ibili da, flotatu, nora gabe ibiltzea; baina baita “hutsik egotea” ere. OBLIVION egiten gero eta errazagoa den bide bat da, gero eta entropia kutsu nabarmenagoa duen dantza. Azken finean, gero urruna eta ahanztura gauza bera izan litezke.
Iraupena: 16 minutu
Koreografia-egilea: Silvia Batet
Dantzariak: Anna Serra, Pere Seda, Raquel Romero, Lara Munin, Marta Garcia, Cristina Reolid
Musika: OBLIVION, Sergi Puig. Musika-edizioa: Jose Gonzalez
Argazkilaria: Miquel Roig
Babesleak: Institut del Teatre, Bartzelonako Kultura Institutua-Grec 2021, Mercat de les Flors, L’Estruch, SAT! Sant Andreu, La Caldera Les Corts, El Graner, Roca Umbert Fàbrica de les Arts, Centro Cívico la Barceloneta, Associació de Professionals de la Dansa de Catalunya, La Visiva. Bartzelonako Udala Grec l Roca-UmbertJasotako sariak: Premi de Dansa de l’Institut del Teatre 2020, 10 Sentidos izeneko Koreografia Sariketan epaimahaiaren aipamen berezia, Programación Prospettiva Danza Teatro Saria, finalista Madrileko 34. Koreografia Sariketan

Konpainia. Silvia Batet oinarriak Bartzelonan dituen konpainia bat da, Espainiako leku askotariko dantzari, musikari eta argigilez osatua. Konpainiak 2017an ekin zion bere ibilbide profesionalari, eta ordutik lau pieza aurkeztu ditu (La doble hélice, Pas de Carla, Iris, Raquel y Goretti, Réquiem eta OBLIVION). Azken horrekin Premi de Dansa de l’Institut del Teatre 2020 saria eskuratu zuen, eta Grec 2021 Jaialdian estreinatu zen. Konpainia. Jaialdi nazional eta nazioarteko ugaritan parte hartu du.
Silvia Batetek Dantza Klasikoko Gradu Profesionaleko ikasketak egin zituen Valentzian eta Koreografia eta Interpretazioko Goi Mailako Gradua egin zuen Bartzelonako Institut del Teatre izenekoan. Hiri inguruneko dantzetan Storm edo Kanga Valls irakasleek prestatu zuten, besteak beste. Bere koreografiaren lengoaia fisikoan forma aldetiko sinpletasuna eta sorkuntzen egiturazko konplexutasuna dira ezaugarri. Premi de Dansa de l’Institut del Teatre 2020 Saria irabazi zuen, eta 2018an ImpulsTanz izenekorako danceWEB beka entzutetsua eman zioten Vienan.
ACIELOABIERTO 2021 Sarean hautatutako konpainia