“Chega de fiu fiu”
LA FUNDICIÓN
Osteguna, ekainak 22, 19:00etan | sarrera doakoa
Dokumentala Iraupena: 73 minutu
Komisariotza: Anaís Córdova-Páez

Elkarrizketa: proiekzioaren ostean, elkarrizketa bat izango dugu bi ahotsetara Bilboko arkitekto migratzaile batekin eta euskal aktibista batekin, gorputzari, desplazamenduari eta bizi diren gorputzen espazio publikoari buruz gogoeta egiteko.

CHEGA DE FIU FIU (2018)
Dokumentala Iraupena: 73 minutu
Hizkuntza: «Portugesa», gaztelaniazko azpitituluekin
Zuzendariak: Amanda Kamanchek eta Fernanda Frazão.

Hiriak emakumeentzat eginda daude? Chega de Fiu Fiu (“Kaleko jazarpenik ez”) filmak Raquel, Rosa eta Teresaren istorioa kontatzen du. Brasilgo hiru hiritan bizi dira eta aktibismoaren, artearen eta poesiaren bitartez, erresistentzia egin eta espazio publikoa bizitzeko modu berriak proposatzen dituzte.

Amanda Kamanchek -Kazetaria eta dokumentalista: haur eta nerabeen aurkako indarkeriaren prebentziora, eskoletako genero-heziketara, sexu-jazarpenera eta hiriaren eskubidera bideratutako proiektu sozialekin lan egiten du. Egun, NBE Emakumeak Brasilen kanpainak koordinatzen ditu. Nazio Batuen Genero Berdintasunerako eta Emakumeen Ahalduntzerako Agentzia da, eta proiektuak, artikulazio politikoa eta emakumeen aurkako indarkeriaren prebentzioari buruzko komunikazio-edukiak egiten ditu. Emakumeek espazio publikoetan jasaten duten jazarpenari buruzko Chega de Fiu Fiu dokumentala zuzentzen du. Zientzia Politikoaren Sailarekin lankidetzan, edukiak eta elkarrizketak garatu ditu Giza Eskubideen Kartografia plataformarako. USPko (Universidad de São Paulo) Bake, Demokrazia eta Tolerantziarako Hezkuntzaren UNESCO Katedrak egindako proiektua da. Polis Institutuko komunikazio-arduradun ohia da. Zentro hori gai hauetan espezializatua dago: hirirako eskubidea, etxebizitza, segurtasun publikoa, komunikabide libreak eta jasangarritasuna, besteak beste.

Fernanda Frazão brasildarra, argazkilaria eta dokumentalista da. Universidade Estadual Paulista (UNESP) eta Universidade da Coruña (UDC) unibertsitateetan lizentziatu zen Ikus Entzunezko Komunikazioan. Generoarekin eta gizartearekin lotutako gaien istorioak kontatzeko plataforma sortzaile gisa hainbat bitartekoren intersekzioan lan egiten du. Brasilgo espazio publikoetan emakumeek jasaten duten sexu-jazarpenari buruzko “Chega de Fiu Fiu” (2018) lehen lan luzea zuzendu du, Think Olga talde feministaren laguntzarekin. 2011n, “Ama- vos uns aos loucos” film-laburra egin zuen, eskizofreniaren gaineko estereotipoei eta kontsumo-gizartearekin duen loturari buruz. Freelance jarduten du multimedia edukiak garatzen, zuzentzen eta sortzen, eta O2 Filmeseko News Screens nukleoa osatzen du. Brasilgo ekoiztetxerik handiena da, eta formatu berrien, eduki interaktiboen eta digitalen zuzentzaile sortzailea da. São Paulon bizi eta egiten du lan, Brasilen.

Juliana França es arquitecta y urbanista por la Universidade Federal da Fronteira Sul (Brasil), Máster en Historia del Arte por la Universidad de Salamanca y especializada en Diseño Gráfico por el California Institute of the Arts. Entre 2020 y 2021 ha realizado investigaciones sobre estudios subalternos vinculados a espacios públicos, además de haber sido colaboradora del proyecto Peabiru TCA (proyecto de asesoría técnica y jurídica a movimientos sociales que luchan por el derecho a la ciudad y vivienda digna en Brasil). Actualmente colabora con proyectos independientes de estudios latinoamericanos a través del Rabiola Lab.Proyecto Peabiru: http://www.peabirutca.org.br/

Alba Fernández es creadora y facilitadora. Formada en Facilitación de procesos grupales en Lakabe. Ha sido parte de la Asociación “Kolorearekin” donde ha impulsado espacios de danza mixtos con cuerpos normativos y no normativos. Ha colaborado en proyectos con Dantzagunea, Donostia Kultura, Dferia y Diputación, entre otras entidades. A partir de su interés en pedagogías inclusivas y metodologías artísticas, actualmente diseña experiencias de movimiento y reflexión con colectivos de diversa índole, ofreciendo espacios donde compartir desde la diferencia para crear nuevas posibilidades educativas, sociales y culturales. Entre las entidades donde ha desarrollado sus propuestas se encuentran Tabakalera, UPV-EHU, la Universidad de Mondragón y el programa educativo Erasmus+.