COLECTIVO LAMAJARAKatalunia

Träd

Txurruka Kaia

EKAINAK 24, OSTIRALA / 20:00
Bizitza ugari dago bizitza baten barnean.
Zer gertatuko litzateke egunero munduko leku batean esnatu, eta banan-banan, balizko bizitza horietako bakoitza bizitzea egokituko balitzaizu?

Inguruabarrak eraldatuta, gorputza eta munduko miserien gainetik bizi, hegan egin eta barreiatzeko taupaka ari diren bihotzen arima eraldatzen dira. Izan ere, beste mundu bat posible da, non ez baitago borrero eta biktimarik, non boterea ez baitago gizakiaren gainetik, non pertsonen balioak eta esentzia garrantzitsuak diren.

Iraupena: 15 minutu.
Koreografia-egilea: Paloma Hurtado
Argazkilaria: Tristan Perez Martin
Dantzariak: Paloma Hurtado, Daniel Morales, Daniel Rosado
Musika: Jerusalem (Kroke), Tristesse (La Source des Femmes), Moan Thing (Nick Cave & Warren Ellis), March of the Zapoteque (Beirut).

Lamajara. 2013an, Daniel Rosado eta Reinaldo Ribeiro sortzaile, koreografia-egile eta dantzariek Lamajara Kolektiboa sortu zuten. Beranduago Paloma Hurtado koreografia-egile eta interprete batu zen. Kolektiboak egitura sendoa du eta ekoizpen eszeniko ugari ditu maila nazionalean nahiz nazioartean. Aitoprn handiko konpainia da, eta nazioartean sariak jaso dituena.

Paloma Hurtado. 2007. urtera arte Tenerifen bizi izan zen, eta 2015era arte Tenerifedanzalab dantzako laborategiko kide izan zen. 2012an dantzari independente eta sortzaile modura hasi zen lanean. 2015etik Lamajara Kolektiboko kide da, maila nazionalean nahiz nazioartean aitorpenak jaso dituena Labrantza Proiektuaren eskutik. 2018an Kanarietako Interprete Onenari “Réplica” Saria eman zioten “Dulces Bestias” ikuskizunean izandako parte-hartzearengatik. 2021ean Tetuan Distrituko Sariketako Interprete Bikainaren Saria jaso zuen, eta Masdanza Koreografia Sariketako Interprete Onenaren Saria Ina.0 lanari esker. Besteak beste, koreografia-egile hauekin egin du lan: Daniel Abreu, Tino Fernandez (L’Explose), Anne Lebatarde (Ex Nihilo), Edmond Russo&Shlomi Twizer (AfariEsteri), Roberto Torres (Nómada konpainia), Thome Araujo (Málaga Danza Teatro).

ACIELOABIERTO 2021 Sarean hautatutako konpainia