COLECTIVO SIN PARAndaluzia
Efecto Siam
PADRE ARRUPE
EKAINAK 24, LARUNBATA / 19:30
“Efecto Siam” dantza garaikidearen ikuskizuna da. Chang eta Eng Bunker biki elkartuen historian oinarrituta dago. Pieza honi esker, eztabaida mutu baten bitartez bi pertsonen arteko lotura fisikoaren kontzeptua arakatu nahi dugu, eta larruazal beraren barruan mundura iritsi ziren bi gizakiri atxikitako mendekotasuna nabarmendu nahi da.
Proposamen honetan modu poetikoan ikusleari bidaia atsegina egiteko gonbita luzatzen zaio, bat-bateko aldaketa gehiegirik gabe. Hala, identifikatu ahal izateko paisaia eta egoera desberdinetatik pasako da. Hipnotikoa izatea lortu dugu, eta nazkagarria izan zitekeena edertu dugu, bi gorputzen arteko nahaste mugagabea sortzeaz gain. Era berean, bai banako mugimenduei, bai taldeko mugimenduei dagokienez, bi gorputzak ezagutzeari buruzko lan artatsua egin da, eta ikusgarria izateko lagungarriak suertatu dira jantziak. Marco Colicciren musika ere oso limurtzailea da.
Iraupena 14 minutu
Koreografia, interpreteak: Lara Misó, Wilma Puentes
Konpainia: Colectivo Sin Par
Musika originala: Marco Colocci
Honako hauen laguntzarekin: ACIELOABIERTO 2023

Lara Misó eta Wilma Puentes Granadako Kontserbatorio Profesionalean trebatu ziren, gero Rudra Béjarten egon ziren eta beren dantzako goi-mailako ikasketak Madril eta Valentzia artean amaitu zituzten. Gaur egun Colectivo Sin Par zuzentzen dute, eta zenbait konpainiatan freelancer modura dihardute.
Lara Misó: Transit Dansa, IT Dansa ,Hessisches Staatsballet Wiesbaden, Siberia/Paloma Muñoz, Jacob Gómez,Tangen/Benzal, Marina Miguelez, Taulant Shehu, LaSala, Taiat Dansa
Wilma Puentes: Ballet Preljocaj, Balletto Teatro di Torino, MouDansa, Ring de Teatro, Maduixa Teatre eta Taiat Dansa.
Colectivo Sin Par, Lara Misó eta Wilma Puentes sortzaileek batera edo banaka egindako artelanak biltzen dituen plataforma da.
Taldearen bilduman dago “Efecto Siam”pieza laburra. Biek zuzendu dute, eta 2019. urtean estreinatu zenetik hainbat festibaletan ibilbide luzea izan du. (Festival Maldá en Dansa, Bartzelona; Musika eta Dantzako Nazioarteko Festibala, Granada; Codice Danza Festibala, Italia; Festival Contemporanei Scenari Fucecchio, Italia; Circuito Bucles Festibala, Valentzia; Nao Performing Festival, Milan; Fem(me) Festival, Valentzia; Pies para que los quiero, Zaragoza; Danza No Claustro, Ourense; Migrats Festibala, Valentzia; Desconciertos Musicales, Alacant; Fira Esfera, Valentzia; Dansem Juntes 2022, Valentzia; Les Ones, Benidorm; Prismática Festibala, Zarra)
Bestalde, “No es Amor” 2022. urtean estreinatu zen. Lara Misók bakarka egindako lehenengo ikerketa- eta konposizio-proiektua da, bai eta Colectivo Sin Par bildumaren barruan lehenengo pieza luzea ere.