DANIEL HERNÁNDEZ Euskadi
Córdoba Drone (Memoria 1)
SITIOS Y LUGARES (Eskultura)
EKAINAK 25, LARUNBATA / 20:00
“Córdoba”, Isaac Albeniz. Oroimenetik, nire haurtzaro eta nerabezarotik. Aro horretako nahimenak berreskuratuz eta egun nagoen lekuko ikuspegitik beha. Berriro bisitatu eta berridatzi egiten dut, beti izan dudan bihozkadara joz.
Iraupena: 15 minuto
Ideia, kontzeptua eta sorkuntza: Dani Hernandez
Musika: Alexis & Vastarde, Isaac Albenizen Córdoba-n oinarrituta
Jantzien diseinua: Dani Hernandez
Jantzigintza: Emilio Morales Un Mundo de Danza
Ehunaren tratamendua fantasiaz: Maia Villot
Kanpoko begia eta akonpainamendua: Isaak Erdoiza, Koldo Arostegi eta Sara Cano
Argazkia: Miguel Andres
Eskertza: Bobo Espazioa eta Clau de Sol

Koreografian eta interpretazio-tekniketan lizentziaduna Alacanteko Dantzako Kontserbatorioan (1999). Beka lortu zuen Valentziako Komunitateko Koreografia Zentroan (2002). Dantza-interprete modura, besteak beste, Ibérica de Danza, Rafael Aguilar Espainiako Antzerki Balleta eta Flamencos En Route (Suitza) ekimenetan parte hartu du. Gainera, 2016an Romeo Castelluccik zuzendutako “Moses und Aaron” operako zerrendan izan zen. Egun, Paula Quintanaren “La Carne” piezako partaide da.
Bilbora jo zuenetik, Raquel Asensi zeramikari cyborgarekin (Bilbaoarte, 2019ko maiatza), Alberto Sinpatron diseinatzailearekin (948merkatua, 2019ko abendua) eta Ivan Gómez (Rekalde aretoa, 2020ko ekaina) kolaboratu du. Azken urteotan, era berean, akonpainamendu lanetan aritu da, zuzendaritzako laguntzaile izan da, kanpo-begia izan da, eta argiztapen eta koordinazio teknikoan aritu da, Koldo Arostegi (“Bobo” 2019 eta “El ritmo que nos precede” 2021) zein Olatz de Andresentzat (“Hacer Tiempo” 2021).