DENIS MARTÍNEZ Cuba

Parte-hartze dantza

GUGGENHEIM MUSEOAREN INGURUA
EKAINAK 24, LARUNBATA / 21:00

“Ahora bailamos todos”, «Erritmo kubatarren» eskola, Kubako Dantzako Konpainia Nazionalean ibilitako dantzari baten eskutik.

DENIS MARTÍNEZ ROQUE | 1990, Camagüey, Kuba

Kubako Dantzako Eskola Profesionalean graduatu ondoren, dantzari modura bere ibilbidea Kubako Codanza eta Endedans konpainietan hasi zuen. 2009an Dantzako Konpainiako Nazionalean sartu zen (Kubako Dantza Garaikidea) eta nazioarteko birak egiten ditu eszenario garrantzitsutan lan eginez, besteak beste: Erromako Operako Palkoa, Lyongo Dantza etxea, Londreseko Sadler ́s Wells Antzokia, Madrileko Errege Antzokia, Mercat de las Flores edo Mexikoko Auditorio Nazionala. Gainera, 2013an lehendabiziko bakarlari eta koreografia-egile modura lan egiten hasi zen Konpainia Nazionalaren Kontseilu Artistikoaren eta Kubako Kultura Ministerioaren zuzendaritzapean.

2014. urtearen hastapenean, bere ibilbideari ekin zion dantzari freelance modura Suitzako Circus Royal izenekoan, eta urte horren amaieran bertan Euskal Herrian finkatu zen, eta bertan bizi da egun. 2021. urtean Eusko Jaurlaritzaren Dantzan Biraka 2021 koreografia-sorkuntzarako laguntza-programan parte hartu zuen. Koreografia-egile euskaldunen sorkuntzetan interprete modura lan egiteko aukera izan du, besteak beste hauekin: Matxalen Bilbao, Maria Andres, Eneko Borao, Blanca Arrieta (akromatikoa, Mabi Revuelta artistaren lana), Asier Zabaleta, Aiala Echegaray, Almudena Perez, eta baita Hortzmuga antzerki-konpainiarekin eta Miren de Miguel sopranoarekin ere.