Project Description

DANZA MOBILE Andaluzia
El espejo
AITA ARRUPE IGAROBIDEA
EKAINAK 25, LARUNBATA / 19:00

Ispilua bide baten bilaketa da, liberazio, sorkuntza eta suntsiketaren bidea. Abiapuntua Margarita Poreteren isla da, XIII. mendeko emakume mistiko aparta, hitza baliatu zuena bere espiritualtasuna adierazteko bitarteko gisa. Bere lanarekiko leialtasuna izan zen bere amaiera.

Duración: 15 minutos
Koreografia-egilea: Vanesa Aibar
Dantzariak: Vanesa Aibar eta Helliot Baeza
Musika: 1 Lamentatio, Jeremia Prophetae-Moja Benediktoak. El espejo, Cristian de Moret eta Eduardo Pacheco.
Argazkilaria: Carlos Bonilla Mejías
Babesleak: INAEM, Kultura Instituzioen Andaluziako Agentzia.

Jasotako sariak: Tetuan Distrituko Koreografia Saria (Madril): Espainiako dantzako Koreografia onena, ‘Dantzari bikain’ onena eta ‘Silvestre La Muela’ Sorkuntza Espazioaren saria.

Danza Mobile Konpainiak 2001ean hasi zuen bere ibilbide profesionala. Egun haren presentzia nabaria da maila nazionaleko nahiz nazioarteko zirkuitu eta jaialditan. Lehendabiziko aldez agertokira agertu zenetik, 25 ikuskizun baino gehiago ekoitzi ditu, eta horiekin 600 agerpen baino gehiago egin dituzte. Helburu hori lortzeko bidean funtsezkoa izan da arte eszenikoetako zenbait profesional elkartu izana. Gutxi gorabehera 60 profesional aritu dira Konpainiarekin lankidetzan denbora honetan zehar.

Vanesa Aibar, flamenko-dantzaria eta sortzailea, bere lana flamenkotik abiatuz garatzen du, dantza modernora iritsi arte. Carmen Linares, Mayte Martin eta Royal Concertgebouw, Blanca Li edo Eva Yerbabeunarekin kolaboratu du, eta baita Amir Elsaffarrek zuzentzen duen ‘Luminiscencia’ ikuskizunean ere.
Bere bakarkako proiektuak: EviscerArte, El Espejo, Sierpe, Liminal, Áspid eta La Reina del Metal.

ACIELOABIERTO 2021 Sarean hautatutako konpainia