ELÍAS AGUIRREMadril
Flowershead
SITIOS Y LUGARES
EKAINAK 24, LARUNBATA / 20:10
Hiru pertsonaia korapilatsu, oreka gorabeheratsuaren ekosistemaren adierazle. Intsektuek, loreek, anfibioek, arrainek eta izakien nahasteak bizitza hartzen dute mugimenduen xehetasunaren eta doitasunaren bitartez. Zeregin horretan errealitatea eta fantasia elkartzen dira “gozamenen lorategi” bitxi batean.

Flowerheads dantza garaikidearen emanaldia da, eta jariatzen dute, batetik, suntsikorraren plazerak eta, bestetik, ekosistemen hauskortasunak. Musikak, Ed is Deaden sormen originalak, izaera onirikoa azpimarratzen du, eta naturarekin bat egiten duten soinu elektronikoen giroak sortzen ditu.

Iraupena 17 minutu
Koreografoa: Elías Aguirre
Dantzariak: Mario González, David Eusse, Elías Aguirre
Musika: Ed is Dead

Madrilgo dantza-konpainiak ibilbide luzea du, eta mundu eszenikoaren bere ikuspegia berezia da. “Natura ikusezinean” oinarritzen da. Bere sormenetan dantza garaikidearen, hiriko dantzaren eta antzerki fisikoaren teknikak elkartzen dira.

Azkeneko sormenak Teatros del Canal izenekoetan estreinatu dira, eta askok sari garrantzitsuak jaso dituzte (Alicia Alonsoren 1. sari iberoamerikarra, Burgosko New Yorkeko Lehiaketaren 1. saria…). Halaber, nazio-mailako eta nazioarteko festibaletan antzeztu dira hainbat erakundek lagundu ostean (“Insecto Primitivo”, “Empusa Poem”, “Shy Blue”, “Pez Esfinge”, “Rarewalk”, “Flightless”, “Entomo”…).

Elías Aguirre diziplina anitzeko artista da: dantzaria, koreografoa, argazkilaria, artista plastikoa eta ikus-entzunezkoen artista. Bere ikuskizunak eta sormen koreografikoak dantza-tailerrekin, erakusketekin, argazkigintzari eta bideo-sormenari buruzko hitzaldiekin, Vallecas Danza lehiaketaren zuzendaritzarekin (5 edizio) eta “Cuerpo Romo” dantza-festibalaren zuzendaritzarekin (7 edizio) bateratzen ditu.

Honako hauen laguntzarekin: ACIELOABIERTO 2023