ERTZA – ASIER ZABALETAEuskadi
Dye Dye
AITA ARRUPE PASABIDEA
EKAINAK 24, OSTIRALA / 19:00

Hitzek, mugimenduek, emozioek, esperientziek eta beste pertsona batzuekiko elkarrekintzek gure funtsa blaitu eta kolore anitzez betetzen dute. Guk gure tonuerekin besteen funtsak blaitzen ditugun eran.

Tonuerak ez dira mugiezinak; pertsonen funtsak ere ez. Aitzitik, biek etengabe, tindatu, diluitu eta elkar hartzen dute tonuera berriak sortzeko. Kolore berriak.

DYE DYE ikuskizunean, bi pertsonak beren kolore paletak partekatzen dituzte, beren bagajea, beren bizitza; biak ortzadar berri batean funditzera iritsi arte.

Iraupena 25 minuto
Zuzendaria: Asier Zabaleta
Interpretazioa: Idoia Rodriguez Gonzalez de Langarica, Rafael Hernán Arenas Rubiano
Koreografia: Asier Zabaleta
Koreografia-materialaren sorrera: Idoia Rodriguez Gonzalez de Langarica, Rafael Hernán Arenas Rubiano
Jatorrizko Musika: Iñar Sastre

ERTZA Asier Zabaleta dantzari eta koreografia-egilearen eskutik sortu zen 2004an, arte-diziplina ezberdinen eta dantza garaikidearen elkarrekintzaren bidez sorkuntza libreki garatzeko espazio berri bat irekitzeko helburuarekin.

ERTZAK-bere ikuskizunekin, gizaki eta gizartearen kontraesanen inguruan galderak plazaratu nahi ditu. Publikoari gonbitea luzatzen dio, modu jostagarri eta estetiko batean, ikusten ari denaren aurrean jarrera aktibo bat hartu eta gaurkotasuneko gaien inguruan gogoeta egin dezan.

Sortu denetik, ERTZA-k herrialde askotan aurkeztu ditu bere lanak, besteak beste: Txina, Filipinak, Brasil, Peru, Costa Rica, El Salvador, Mexiko, Israel, Errusia, Lituania, Luxemburg, Suitza, Alemania, Frantzia, Italia, Grezia, Polonia, Mozambike, Portugal eta Espainia.