GAETANO PALERMO (Italia)
Swan
PEDRO ARRUPERAKO BIDEA
EKAINAREN 27A, OSTIRALA / 19:30ean.

Eguneroko eszena bat: neska gazte bat patinatzen ari da eta, bitartean, musika entzuten ari da entzungailuekin. Burbuila batean sartuta balego bezala, ibilbide eliptikoetan flotatzen ari da, temati. Ekintza behin eta berriro gertatzen ari da, jarrera gero eta ausartagoa izanda, erresistentzia fisiko eta existentzialaren froga bihurtuta. Gizateria baten erorikoa, zauria eta zarrasta iristen diren arte, bere ardatzaren gainean modu nartzisistan biratuz bere baitatik ihes egiten duen gizateriarenak, alegia. Horrela, kalea drama inpertsonal baten eszenatoki bihurtzen da, krisi unibertsal bezain bakarti baten eszenatoki, errealitatea eta fikzioa uztartuta eta ikusleengan egonezina sortuta, ikusleak boluntario ala ustekabeko oinezko izan.

  • Iraupena: 20 min.
  • Zuzendaritza eta dramaturgia: Gaetano Palermo
  • Antzezlea: Rita Di Leo
  • Soinuaren diseinua: Luca Gallio
  • Laguntza artistikoa: Michele Petrosino
  • Prostetikoak: Crea FX
  • Argazkiak: Andrea Avzzù
  • Ekoizpena: La Biennale di Venezia
  • Laguntzaileak: KLm – Kinkaleri / Le Supplici /mk, Dancescapes Mobility Grant 2023, Casa de Cultura Italo Calvino H(ABITA)T – Red de Espacios para la Danza eta Asociación QB Quanto Basta

Gaetano Palermo performer italiarrak sortu zuen pieza hori, zeina La Biennale di Venezia 2023ko Biennale College Teatro Performance Site-specific deialdiaren irabazlea izan zen. Michel Fokine errusiarraren La muerte del cisne (1907) filmean inspiratuta Rita Di Leok interpretatzen duen bakar-saioa dantza eta antzerkitik haratago doa, elementu artistikotzat kirola ere erabilita.

Biennale College Teatro – Site-Specific Performance saria.

Laguntza: