HELENA GOLABBilbao
Publikoak Lindy Hop dantzatzen du
GUGGENHEIM MUSEOAREN INGURUA
EKAINAK 24, LARUNBATA 21:00H

Lindy Hop New Yorken fama hartu duen dantza estilo bat da. Dantzari afroamerikarrek egiten dute Savoy Ballroom izeneko dantzalekuan.

Hogeiko hamarkadaren erdialdean Savoyko dantzariek Charleston estiloa dantzatzen zuten eta beste estilo batzuetako elementuak gehitu zizkioten, hala nola “Texas Tommy”, “Black Bottom” eta “Cakewalk” estiloetatik hartutakoak. Dantzari horiek posizio irekiak eta posizio itxi tradizionalak tartekatzen hasi zirenean sortu zen dantza mota hau.  Posizio-irekiera hori “Whip” edo “Swing Out” deritzona da.

“Lindy Hop” izena 1927an sortu omen zen Savoy Ballroom aretoan, Charles Lindbergh-ek Ozeano Atlantikoan zehar egin zuen hegaldi famatua omentzeko dantza-lehiaketa batean. Lindy izena Lindbergh-en laburdura da, hain zuzen, eta hop (salto, ingelesez), Ozeanoaren alde batetik bestera egindako saltoaren erreferentzia izango litzateke.

Lindy Hop estiloa AEBetan zehar hedatu zen. 1943ko abuztuaren 23ko Life aldizkariak “dantza nazional” izendatu zuen Lindy Hop delakoa. Denborarekin, Lindy Hop dantzak hainbat swing estiloren araberako eboluzioa izan zuen, hala nola West Coast, Jive, Boogie Woogie, Balboa, Wendy eta abar.

Teknikoki, 8 denborako oinarrizko pauso bat dauka eta “swin out” edo “whip” oinarrizko patroiaren arabera definitzen da. Oinarrizko patroi horietan, dantza-egiturak forma laukizuzen eta luzanga dauka eta dantzariak erdiko ardatzaren inguruan biraka aritzen dira aldi berean. Ardatz hori beti leku berean egon ohi da, pistatik zehar mugitu beharrean.