HOTELOKO Polonia
Extinction
AITA ARRUPE IGAROBIDEA
EKAINAK 25, LARUNBATA / 19:30
Desagertzea, suntsitzea, errotik ateratzea, erauztea, abolitzea, sustraiak kentzea…
URDINA, metafora gisa. Planetaren etorkizunarekiko begirada baikor gisa. Batzuek bizirik iraungo dute…
Desagertzea. Mugimendua desagertzea.
Hipokinesia. Jarduera motorraren gabezia. Ahalegin fisiko oso txikia.
Abulia. Ekiteko motibazio falta.
Malgutasun eskasa. Posizio berean mantentzea.
Katalepsia. Gorputza “izoztea”. Baita oso naturalak ez diren posizioetan ere.
Tarantismoa. Nerbio-egoerak deskargatzeko errituala.
Kromoterapia. Koloreek gure gorputzari eragiten diote eta egoera deseroso batzuei aurre egitea ahalbidetzen digute. Urdinak zoriontsu egiten gaitu herrialde mediterraneoetan. Tenperatura altuak leuntzen ditu. Jateko gogoa murrizten du. Egarria itzaltzen du. Koloreek erreakzio fisikoak ekartzen dituzte gogora. Urdinak propietate lasaigarriak ditu.
Azken hamarkadetan gure mundutik desagertu dira. Hiltzen ari dira. Telefono-kabinak, internet-kafetegiak, VCR, zapatariak, wack-a mole batean jolastea, walkmana, disketeak, abakoa, maiuskulen jolasa, kortse-fabrikatzaileak, kaspiar tigrea, Taiwango pantera lainotsua, carcharhinus obselorus marrazoa…
Desagertzeko Arriskuan dauden Espezieen Zerrenda Gorriaren azken eguneraketaren arabera, iaz 31 landare eta animalia espezie desagertu ziren. Desagertze horrek galarazi egiten du ekosistemen funtzionamendua. Desagertzeko zorian daude koalak, lemurrak eta txipiroiak ere. Baina batzuk irabazleak dira: bisontea, balea grisa, altzea…
Iraupena: 17 minuto
Ideia, zuzendaritza, dramaturgia eta jantziak: Agata Życzkowska
Koreografia: Agata Życzkowska / Mirek Woźniak
Antzezleak: Agata Życzkowska / Mirek Woźniak / Klara Szela / Karina Szutko
Musikaren aukeraketa: Agata Życzkowska / Karina Szutko
Ekoizpena: Theatre Development Foundation ‘NEW WAVE”
Laguntzaileak: The Others Space Foundation, Centre for Culture Promotion in Warsaw, BAZA Theatre “Mobilni w Kulturze 2021” programaren esparruan sortutako lana, funts hauekin: Capital City of Warsaw

“New wave” Fundazioa [Fundacja Rozwoju Teatru ‘NOWA FALA’] 2009an sortu zen. Bazkide diren artistak dantzaren eta antzerki esperimentalaren arloan sustatzea eta integratzea du helburu. Dantza arloko sorkuntzak eta beste ekitaldi batzuk egiten ditugu Varsovian, esaterako, hasi berri diren artistak eta ibilbide luzea duten artistak konbinatzen dituzten ekitaldiak.
HOTELOKO movement makers kolektiboan egiten dugu lan. Agata Życzkowskak eratu zuen kolektiboa, 2016an, Magdalena Przybyszekin batera. 2020an Mirek Woźniak batu zen, eta 2021ean Klara Szela.
Artista poloniarren eta Europako gainerako herrialdeetako artisten arteko elkartrukeak interesatzen zaizkigu.
Dantzaren eta mugimendu esperimentalaren arloan. Eta hainbat gairen inguruan, hala nola komunitatea, tolerantzia, giza eskubideak, hezkuntza eta ekologia, hezkuntza eta gizarte arloan.
