CÉSAR IBARRA &DANIELA VÁZQUEZMexico
Triple suerte
AITA ARRUPE IGAROBIDEA
EKAINAK 24, LARUNBATA 19:30H

SóloDos – Acieloabierto 2017 bira
Beste urte batez, Acieloabierto sareak SóloDos En Danza Koreografia lehiaketarekin kolaboratu du (Barva – Costa Rica). Hitzarmen horri esker, lehiaketaren irabazleak sareko hainbat jaialditatik bira bat egingo du.

César Ibarra eta Daniela Vázquez mexikarren “Triple Suerte” obrak irabazi du 2017ko SóloDos en Danza saria. Espainian zehar egingo duten birak Cádiz en Danza, Lekuz Leku (Bilbo), Trayectos (Zaragoza), Huellas (Aracena eta Huelvako beste herri batzuk), Corpo(a)terra (Ourense, Galizia), NEXOS (Barbate, Cádiz), Deltebre Dansa (Katalunia), Vai de Baile (Ferrol), Danza no Claustro (Ourense, Galizia), Agitart (Katalunia) eta Malarte (Valentzia) jaialdietara eramango ditu.

SóloDos En Danza Bikote zein Bakarkako Dantza Garaikideko Sorkuntza Lehiaketa bat da, jaialdiarekin batera beste hainbat jarduera eskaintzen dituena eta urtean behin Barvan (Costa Rica) egiten dena.

Nazioarteko egitasmo hau Galizian eta Costa Rican egoitza duen SóLODOS konpainiak eta Kultura Plataformak antolatzen du, Maruxa Salas eta Erick Jiménezen zuzendaritzapean eta Víctor López Carbajalesen ekoizpenarekin.

Hauek dira lehiaketarekiko hitzarmenaren helburuak:
• Dantzarien eta konpainien ibilbide profesionala laguntzea.
• Esperientzia artistiko eta pertsonal berriak sustatzea.
• Zubi-lanak egitea, Espainiako/Europako egitura eta artistekin harremanetan jar daitezen.

Nazionalitate ezberdinetako 100 artista inguruk kolaboratzen eta parte hartzen dute urtero Lehiaketa honetan. SóloDos plataformak bekak, programazioak eta egonaldi artistikoak eskaintzen ditu hainbat herrialdetan: Nikaragua, Espainia, Mexiko eta Costa Rican, besteak beste.

2016an Gabriel Rodríguez, 2015ean “Compani Hanni – Fractal Funcion” eta 2014an “Pájaro Mosca” aukeratuak izan ziren Sareko jaialdietatik bira egin eta Espainiako ziklo, worshop eta beste nazioarteko dantza lehiaketa batzuetan parte hartu eta beren proposamen eszenikoa sendotu eta erakuts zezaten.

2017ko SóloDos en Danza saria eskuratutako obra