IKER KARRERAMadrid
#7FM
GUGGENHEIM MUSEOAREN INGURUA
EKAINAK 23, OSTIRALA 19:00H
Estilo hiritarrekin uztarturiko mugimendu batetik abiatu izan gara beti, dinamika-aldaketak eta egitura ezberdinak landuz. Material hori finkatu dugu, garrantzi berezia eskainiz mugimenduaren desegituraketa artikularrari. Oso obra fisikoa da, eta interesa pizten dit dantzariak, material horrekin esperimentatuz, antzezlearen bila aritzeak.
Gustuko dut mugimendua zintzoa eta egiazkoa izatea, eta haietako bakoitzaren antzezpena obraren fisikotasunetik beretik sortzea. Era horretan, bi antzezleen arteko harremana benetakoa da eta aldatzen doa… Intentsitatea aldatzen, asmoa aldatzen…
Iraupena 13 min
Koreografia: Iker Karrera
Antzezleak: Carla Diego, Raymond Naval
Musika: Kura
Argazkiak: Francisco Ares
Soinua: Galane77
Jantziak: Iker Karrera, Fernando Lázaro

Iker Karrera Hondarribian jaio zen, non oso gaztetatik jazz eta hip hop eskolak hartzen hasi zen. 18 urterekin Madrilera joan zen eta, Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatzeaz gain (Universidad Carlos III), bidaiatzeari ekin zion hip hop formazioa osatzeko eta ballet klasikoa eta dantza garaikidea ikasteko.
Parisen Céline Dionen dantzari gisa, X Factor France saioan eta Frantziako hainbat artistaren show eta bideoklipetan lan egin du. Espainian Disney Channel eta A3mediako telebista-kateetan lan egin du koreografia-laguntzaile gisa, eta dantzari gisa telebistan, publizitatean eta beste hainbat ekitalditan.
Gaur egun, dantza garaikideko hainbat obraren sorkuntzan murgilduta dabil; “#7fm”, kasu. Obra hau Coruñako Quince gotas Jaialdian aukeratua izan zen, Madrilgo 30. Koreografia Lehiaketan finalista izan zen, Cuerpo Romo Jaialdian programazioaren saria jaso zuen, eta Cáceresen egindako Danza Xtrema III. Koreografia lehiaketan lehen saria lortu zuen. “#7fm” obra Nizako “Rencontres” jaialdian ere aurkeztu da. Horrez gain, “En barbercho” eta “Yugen” koreografiak sortu ditu Laboratorio 180º egitasmorako, Fernando Lázarorekin batera.
