Project Description
IVONA – PABLO GIROLAMI Italia
Manbuhsa
A LA DERIVA (Escultura)
EKAINAK 25, LARUNBATA / 20:30
Manbuhsa dantza bikote bat da, Asiako arroz-zelai batean jolasean ari diren bi haurren irudian inspiratua. Bi dantzarien arteko harremana antzinako zibilizazioekiko eta musika-erritmoekiko liluran uztartzen da. Mugimenduaren bidez, batak bestea berezko sen naturalak eta bidaian zehar gidari izango den bulkadak deskubritzera gonbidatzen du.
Manbuhsa pieza jostaria da, animalien limurtzera eramaten gaituena, bereziki txorien arteko limurtze egitera. Gehienbat hegaztien fisikan, baina baita araknidoen asaldura eta zehaztasunean ere.
Iraupena: 11 minuto
Koreografia: Pablo Girolami
Interpretazioa: Pablo Girolami eta Giacomo Todeschi
Musika: Jota Karloza eta Miss Clo.
Jantziak: Caterina Polit
Argazkia: Daniel BühlerJasotako sariak:
– Vitrina de la Danza izenekoan hautatutako konpainia. Red Anticorpi XL. Italia
– Madrileko 33. Koreografia Sariketan Publikoaren Saria

Ivona 2019an sortu zuen Pablo Girolamik. Konpainia ikuspegi pertsonal bat adierazi eta sormena arakatzeko grinaren ondorioz sortu zen. Manbuhsa da bere pieza eta Giacomo Todeschi dantzariarekin egindako kolaborazioaren ondorioz sortu zen. Dantza-proposamen hori Suitza, Italia, Espainia, Alemania eta Turkiako jaialditan aurkeztu da. Manbuhsa piezak irabazi zuen TWAIN Direzioni_Altre 2019 saria. Era berean, koreografia onenaren sariak jaso ditu eta publikoaren saria ere bai Cortoindanza de Cagliari 2019 jaialdian.
Dancescapes-mobility grant proiektua, Associazione culturale Danza Urbana elkarteak egina, MiC – Ministero della Cultura ministerioarekin babesarekin.