JAIOTZ OSAEuskadi
Suddenly
UPV/EHU Bizkaia Aretoa
EKAINAK 24, LARUNBATA 20:00H

Suddenly bihozkada horietatik abiatuta sortu da. Burutazio horiek, arrisku baten aurrean gaudela ohartarazten gaituzten seinaleak besterik ez dira, garunak kontuz ibiltzeko gogorarazteko erabiltzen duen sistema bat. Baina zer gertatuko da bihozkada horiei kasu egitea erabakitzen badut? Zer salto egiten badut? Zer musukatzen badut?

Pieza honek, bihozkada hauei jarraitzearen ondorioak islatzen ditu. Batzuetan, erokeria hauei esker jarraitzen dugu bizirik, oreka neutro batean bizitzea baino askoz aberasgarriagoa baita jauzi egitea.

Lenguaia koreografiko bizia duen eta mugimendu energetikoez eta irudiz beterik dagoen obra bisual bat da suddenly, inguruarekin eta publikoarekin erlazionatzen dena. Hortarako, non dantzatuko den eta bertako baldintzak kontutan edukiko dira. Honez gain, benetako arreta jarri dugu arropa eta musikan, koreografiak bezainbesteko garrantzia izango baitute.

Iraupena 13 min
Zuzendaritza eta koreografia: Jaiotz Osa
Zuzendaritza laguntzailea: Xabier Mujika
Interpretazioa: Jaiotz Osa
Jantziak: Xabier Mujika
Espazio eszenikoa: Jaiotz Osa, Xabier Mujika
Argazkiak: Mariló Miguez
Musika: Eric Whitacre, The Temper Trap

Jaiotz Osa Buenechea (koreografo eta dantzaria) Bartzelonako Company & Company dantza eskolan eta Madrilgo Goi Mailako Maria de Ávila Kontserbatorioan egin ditu ikasketak, Toni Fabre eta La Macana bezalako koreografoekin kolaboratuz. Donostian Euskal Herriko Unibertsitatean, Lehen Hezkuntzako majisteritzan diplomatua da. Dantzari bezala, honako koreografoekin egin du lan: Amaury Dance Company (Madrid), Cielo Raso (Donostia), Wide Open Opera (Dublín) eta Junk Ensemble (Dublin). 2013tik, Donostiako LASALA dantza konpainiako kide da.