KREGO-MARTÍN DANZABilbao
To be continued…
AITA ARRUPE IGAROBIDEA
EKAINAK 23, OSTRIRALA 19:30H

Bi pertsonak aspaldidanik ezagutzen dute. Elkarrekin dantza egin zuten, eta kontu ugari partekatu zituzten, une jakin batean banatu ziren arte. Ordutik hamarkada oso bat igaro da haien bizitzan, eta berriz elkartzea erabaki dute. Topaketa horrek bidean zehar haien bizitzak busti zituzten aldaketen berri ematen du. Orainaz, etorkizunaz, desiraz, oroitzapenen gainbeheraz… mintzo dira.

Oraina elkarren arteko distantziarekin jolasten da. Beren arteko ezberdintasunak eta antzekotasunak aztertzen, eta oroitzapenak dantzatzen dituzte, hots, gogoan gordetako iraganeko esperientziak, orainera noiz ekarriko zain daudenak.

Iraupena 15 min
Jatorrizko ideia: María Martín Escudero
Koreogreafia: María Martín Escudero, Judit Ruiz Onandi
Antzezleak: María Martín Escudero, Judit Ruiz Onandi
Jatorrizko Musica: Marc Cano
Argiztapen-diseinua: Marc Cano
Jantziak: Krego-Martín Danza
Ekoizpena: Krego-Martín Danza
Banaketa: Krego-Martín Danza
Babesleak: Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila

Krego-Martin Danza konpainia “Así y Restar” kaleko ikuskizunarekin estreinatu zen, Bad jaialdian (Itineris), 2011. urtean. 2012an Leioako Umore Azokan eta Lekuz Leku jaialdian egon zen, besteak beste. Aldi berean, Begoña Kregok eta Maria Martinek (Krego-Martin Danza konpainiaren sortzaileak) ibilbide emankorra dute Euskadiko dantzaren munduan, izan ere, hainbat konpainiarekin kolaboratzen dute.

Gaur egun, hainbat erkidegotatik bira bat egiten ari dira, familia osoari zuzendutako “LABORATORIOINOCENCIA” obra antzeztuz. 2015eko otsailean FETEN antzerki azokan estreinatu zen, eta Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak dantza-ikuskizunen ekoizpenari zuzendutako laguntza jaso zuen. 2013ko urrian, Bilboko Udalak antolatutako BILBAO POESÍA astearen baitan, ekimen hori dela-eta Areatzako Loreen Azokan egindako flashmob-aren koreografia sortzeaz eta zuzentzeaz arduratu ziren. 2014an “To be Continued” obra ekoitzi eta estreinatu zuten, 2014ko Dantzan Bilaka egitasmorako aukeratua izan zena.