PROYECTO LARRUAVitoria-Gasteiz
Larrua
SITIOS Y LUGARES
EKAINAK 23, OSTIRALA 20:00H

Bi pertsonak aspaldidanik ezagutzen dute. Elkarrekin dantza egin zuten, eta kontu ugari partekatu zituzten, une jakin batean banatu ziren arte. Ordutik hamarkada oso bat igaro da haien bizitzan, eta berriz elkartzea erabaki dute. Topaketa horrek bidean zehar haien bizitzak busti zituzten aldaketen berri ematen du. Orainaz, etorkizunaz, desiraz, oroitzapenen gainbeheraz… mintzo dira.  Oraina elkarren arteko distantziarekin jolasten da. Beren arteko ezberdintasunak eta antzekotasunak aztertzen, eta oroitzapenak dantzatzen dituzte, hots, gogoan gordetako iraganeko esperientziak, orainera noiz ekarriko zain daudenak.

Iraupena 15 minutos
Koreografoa: Jordi Vilaseca
Dantzariak: Miguel Ballabriga, Aritz López
Musika: Alva Noto, Ryuichi Sakamoto

LARRUA EGITASMOA Jordi Vilasecak eta Aritz Lópezek zuzendutako dantza-proiektua da, berezko hizkuntza bat duena, eta hainbat estilo, fisikotasun eta diziplina uztartzen dituena (Break Dance eta Dantza Garaikidea). LARRUA EGITASMOA Gasteizen eta inguruetan dantzarekiko zaletasuna sustatzeko asmoz sortu zen. Hala, etorkizunera begira, lehen proiektu hau kolaborazioetara zabalik dago: tokiko artista zein artista nazionalak, erakunde ezberdinak, egonaldi artistikoak… Talde artistiko baten antzera jokatu nahi dute, azken batean. Proiektuak ez luke soilik koreografien arlora mugatu nahi; horrez gain, workshop, ikastaro eta eskolen bidez, pedagogiaren arloa ere jorratu nahiko lukete, dantza lantzeko eta ulertzeko duten modua ezagutzera emateko. Haien proiektuak antzekotasunak aurkitzen ditu, fisikotasunari eta emozioari dagokienez, dantza garaikidearen eta break dance deritzonaren artean, dantza bakarra balira bezala ulertuz.