LAURA COBOEuskadi
Señor Smith
GUGGENHEIM MUSEOAREN INGURUA
EKAINAK 24, LARUNBATA 19:00H
Señor Smith Rodney Smith argazkilariaren irudi onirikoetan inspiratutako obra bat da. Haren lanak surrealisten oinordea eta konposizio geografikoak nahasten ditu.
Señor Smith obrak argazkilariaren begiradari darion nostalgia, edertasuna eta goxotasuna mugimenduaren bitartez islatu nahi du, mundu magiko bat berrirudikatuz. Objektuak bizitzara dakartza, horiek argazki-papera utzi eta ikuslearekin elkar eraginean aritzen direla.
Iraupena 15 min
Zuzendaritza eta sorkuntza: Laura Cobo
Antzezleak: María Andrés, Laura Cobo
Koreografia: María Andrés,Laura Cobo
Musika: Eugen Moga, Uakti, Moderat
Jantziak eta eszenografia: Laura Cobo

Laura Cobo Albo dantza garaikideko espezialitatean tituluduna da Madrilgo Real Conservatorio Profesional de Danza Mariemma delakoan, non karrera amaierako sari berezia eskuratu zuen. Dantza Klasikoko titulua ere eskuratu zuen Acaden. Pedro Berdayes, José Reches eta Gloria Garcíaren taldeekin dantza egin du, baita CaraBdanza konpainiarekin ere, besteak beste. Día D bideokliparen eta “Escena en movimiento” dantza-bideoaren koreografiak prestatu ditu Burbuja Films ekoiztetxerako. Haren koreografietako batzuk Ciudad de Torrelavega lehiaketa ospetsuan sarituak izan dira. Euskadin, Olatz de Andrésen eta Doos Colectivo izenekoaren ikuskizunetan dantzari gisa parte hartu du.
Maria Andres Sanz dantza garaikidean tituluduna da Conservatorio Profesional de Danza Mariemma delakoan, eta Arte Garaikidea, Teknologikoa eta Performatiboa masterra egin zuen. Valentziako La Coja Dansa eta Madrilgo CaraBdanza konpainietan lan egin du. “Depóuiller”, “Taito-ku”, “Out Of the Blue” edo “Blue Power” bezalako obra laburrak sortu eta zuzendu ditu. Gaur egun, Asier Zabaletak gidatutako Ertza konpainian eta Matxalen Bilbaoren konpainian antzezle gisa parte hartzen du, eta, aldi berean, Euskal Herriko Unibertsitatean ikerlari-lanetan dihardu.