MANU GAIGNE – JONE AMEZAGAEuskadi
Remedios Vals
PADRE ARRUPE
EKAINAK 23, OSTIRALA / 19:20
Idea sortzea – denbora – ideia suntsitzea. Etengabe gertatzen zaigu. Guk bals batekin erantzuten dugu zentzugabearen erreinura iritsi arte. Bila eta bila, proba eta proba. Eta, hala ere, betiere abiapuntuko ideiara iritsiko garelakoan. (Edo) ideian ona da, (ala) ez duzu hobeagorik. 3/4ko konpas egokiez beteta, zentzugabetasun horrek hunkitzen gaitu, mugiarazten gaitu. Itsasoa bare dagoenean mugitzen den bezala. Etengabe interpretatzen dugu gure hizkuntza komunean, lortzen dugu eta berriz hasten gara. Arriskua hartzen dugu: gure kodea biluztu eta gordina zerbitzatzen dugu. Sagarra lagungarri izango delakoan. Hori da, hain zuzen ere, Remedios Vals; egingo dugu dantzan?
Iraupena 14 minutu
Sormena eta interpretazioa: Manu Gaigne, Jone Amezaga
Argazkiak eta bideoa: Etanowski
Erakunde laguntzaileak: Gipuzkoako Dantzagunea, Garaion Sorgingunea, Azala Kreazio Espazioa, Lizartzako Udala

2020. urtean, sortzeko Gipuzkoako Dantzaguneak ematen duen “Sortutakoak” laguntzari esker, ZERBAIT. NOIZBAIT. NONBAIT proiektuari ekin genion. Guk perkusionista bat eta dantzari bat garenez, diziplinartekotasuna landu nahi genuen. Helburua zen komunean beste batzuekin batera sortzean, diziplina bakoitza ikertzea eta bakoitzaren modu desberdinak praktikan jartzea. Etengabe hizkuntza komuna bilatzea da gure bidea egiteko oinarria eta zeregina.
Material zehatzari gehieneko probetxua ateratzeko xedez gure lehenengo pieza sortzea erabaki genuen: Remedios Vals.