MARIO GONZÁLEZ Madril
La tarde
GUGGEHEIM BILBAO MUSEOAREN INGURUA
EKAINAK 28, OSTIRALA / 20:30
“Arratsaldea”-n hiru interprete ikusi ahal izango ditugu, euren artean gozatu eta jolastuz, musikak eskaintzen dizkigun erritmoekin.
“Arratsaldea” alaitasunetik publikoarekin konektatzeko asmoarekin jaio da, zentzurik gabe dantzatzen dutenengan inspiratzen da, gure gorputzari erritmoa jarraitzen uzteak eragiten duen askapenean.
Dantzatu ospatzeko. Dantzaren oinarrizkoena sentitzeko aukera eskaini. Musikaren bidezko lotura.
• Iraupena: 12 minutu
• Koreografoa: Mario González
• Dantzariak: David Eusse, Nicolas Martinez, Mario González
• Musika: “Arratsaldea triste jarri da” bilduma

Sortzailearen ibilbidea: Mario González Badajozeko interprete, irakasle eta koreografoa da, Sevillan hazia eta, gaur egun, Madrilen bizi dena. 2008an hasi zituen dantza-ikasketak, Espainian barrena hiriko eszenan murgilduz, berau osatzen duten estiloak ikasiz.
Ondoren, Andaluziako Dantza Zentroan ikasten jarraitzea erabaki zuen,
horrela dantza garaikidearen munduan murgilduz. Horrek, mugimendu modu berriak ezagutzea eta identifikatzea ahalbidetu zion, aurretik egindako ikasketak atzean utzi gabe.
Ikasketarekiko interesa zuenez, Alemanian, Belgikan, Brasilen, Kanadan, Estatu Batuetan, Italian, Frantzian, Luxenburgon, Erresuma Batuan eta Suedian bidaiatu eta lan egin zuen. Leku horietan hainbat arlotako artistekin partekatu zuen, eta horiek lagundu zioten bere horizonteak zabaltzen eta azaleratzen ari ziren adierazpide berriak aurkitzen.
Gaur egun, Mario Madrilen bizi da, baina Europan zehar bidaiatzen du, buru-belarri irakaskuntzarekiko kezka garatzen; 180 dantza-eskolan dantzari berriak trebatzen, eta nazio mailako eta nazioarteko ikastaro ugari ematen.
Sorkuntzarako zaletasunak bultzatuta, dantza-piezak sortu ditu, hala nola “The weight of the water” (LACDC taldearentzat, Los Angelesen), “Phase” (2018an sortutako dantza bakarlana, eta SoloDos (Ourense, Espainia) edo ID Night (Hereford, UK) bezalako jaialdietan interpretatua), “Club” eta “Si la cabeza hablase” (180LABerako sorkuntzak), “Overthinking” eta “Relación” (biak ala biak Bideodantzak, nazioarteko hainbat zinema-jaialditan eskainitakoak, hala nola “Queer Mvmt Fest”, “DanzaTTack” edo “Choreoscope”), “La Tarde” (DanseEncore jaialdian eskainitakoa), eta DhhD Milano (Italy) edoo Padova Danza (Italy) bezalako beste konpainia batzuentzako sorkuntzak.
Halaber, Slack, Oracle, L ‘Oréal edo Coca Cola bezalako marka ezagunen ekitaldi komertzialetarako koreografiak egin ditu, bai eta Orovega edo Cepeda bezalako musika artistentzako bideoklipak ere.