MATXALEN BILBAO Euskadi
Nuria Ruiz de Viñasprerekin
Microdanzas confinadas
LA FUNDICIÓN BILBAO
EKAINAK 24, OSTEGUNA / 19:45
Microdanzas confinadas “(…) eta galdera hau egin nion neure buruari: nola jarrai dezaket sortzen, nola jarrai dezaket bizirik sentitzen itxialdi-egoera honetan…? Dantzak behar-beharrezkoa du ikuslearekiko harremana…” Matxalen Bilbao
Itxialdiak iraun bitartean sortu den bat-bateko abentura da hau. Poesia eta dantzaren arteko topaketa interesgarri eta elikagarria, mugimendua eta hitza oinarri dituena. Horixe kristalizatu da bideo formatuko pieza txikiak biltzen dituen Microdanzas confinadas sorta honetan.
Sortzeko beharrak eta elkarren arteko mirespenak elkartu ditu Matxalen Bilbao dantzari eta koreografo bilbotarrak etxean, Getxon, egindako lana eta Nuria Ruiz de Viñaspre poeta eta editoreak etxetik, Madrildik, egindako lana. Sortzeko grina partekatzeko asmo hutsez sortu zen proiektu hau. Gunerik intimoenetik komunikatzeko desira, positiboan pentsatzeko saiakera eta edertasuna bilatzeko gogoa, baita garai zailetan aurrera egiteko indarra eta hain egoera arrotza ulertzeko beharra ere; sentsazio horiek guztiek lengoaia bien fusioa ikertzeko eta emaitza hau erakusteko bidea zabaldu diete egile biei.

Matxalen Bilbao Koreografoa, Dantzaria eta Irakaslea
www.matxalenbilbao.es
Euskal Herriko dantza garaikideari dagokionez azpimarratu beharreko izenetako bat da. 20 urteko sortze-ibilbidean, hiztegi propioa sortu du. Bere unibertso koreografiko propioa garatzen du, gorputzaren eta mugimenduaren ikerketa eta auto-esplorazioan oinarritutako bide koherentea marraztuz. Espainia, Frantzia, Portugal eta Hego Amerikako nazio mailako zein nazioarteko jaialdi prestigiotsuetan aurkeztu ditu bere lanak. Fugas piezari esker, 2018ko dantza koreografia onenaren saria jaso zuen «La Danza Inunda Santander» jaialdian. Era paraleloan, beste proiektu batzuetan parte hartzen du koreografo eta aholkulari artistiko gisa. Giza Zientzien arloko hezkuntzan diplomatu zen EHUn. 2008. urtean, Ikuskizunaren Arteak eta Zientziak Masterra egin zuen EHUn.
Nuria Ruiz de Viñaspre Poeta eta editorea
nruizvinaspre.wordpress.com
Hainbat jaialditan parte hartu du, besteak beste, honako hauetan: Moncayoko poesiaren nazioarteko jaialdia (Zaragoza), Cosmopoética (Kordoba), Emakume poeten nazioarteko jaialdia (Kolonbia), Palabra en el Mundo jaialdia (Venezia); The Americas Poetry Festival of New York, Poetak maiatzean (Gasteiz), Centrifugados, (Caceres), Voix Vives (Toledo), Anti-aérea (Zaragoza)… Eme bildumaren zuzendaria da («Escritura de mujeres en español»), baita La Palma edizioena (2019ra arte) eta Torrepoético poesia jaialdikoa ere, Paula Soldevila aktorearekin batera. 2004. urtean, Tuterako Poesiaren XX. Lehiaketako saria irabazi zuen (Nafarroa), eta 2014. urtean Literatura arloko Racimo saria. 2015. urtean, XII. César Simón poesia saria irabazi du azken lanarekin (La zanja). Miguel Delibes katedrako egileen hiztegian jasota dago bere lana.