Dantza-laborategi/tailerraren JENDAURREKO ERAKUSTALDIA
“Noraezak / Nire ibilera, gure dantza”
BILBOKO HAINBAT AUZOTATIK GUGGENHEIMERA
EKAINAK 26, OSTIRALA / 18:30
Hiru egunez era kolektiboan lan egin ondoren, ekainaren 24tik 26ra bitartean Lekuz Leku 2026 jaialdiak antolatutako tailerrean parte hartuko dutenek ekintza aparta egingo dute Bilbon barrena, auzoz auzo, mantso, ibiltzen. Ohiko ikuskizun gisa proposatu beharrean, ekintzak hiria beste modu batera bizitzeko gonbita egiten du: oinez ibiltzea, gelditzea, behatzea eta ingurunearekin harremanak izatea, bestelako arreta jarrita, espazio publikoa elkargune eta pertzepzio partekatuko leku bihurtzeko.
- Iraupena: 10 min.
- Sorkuntza kolektiboa: Eneko Lorente, Natxo Montero, Sonia Shivala eta jaialdiaren esparruan, ekainaren 24tik 26ra, garatuko den tailerrean parte hartuko dutenak
- Antzezleak: tailerrean parte hartuko dutenak

Arratsean, 18:30ak aldera, ibilbideak Abandoibarran batuko dira, Guggenheim ondoan. Bertan, ekintza koreografiko kolektibo aparta egingo da. Mugitzen arituko den komunitatea eratuko dute taldeok, eta hiriko espazio enblematikoenetako bat agertoki ireki bihurtuko dute, ibiltzea esperientzia artistiko gisa eta Bilbori buruzko begirada berri bat eraikitzeko modu gisa goraipatzeko.