MUTIS ESPAZIOAEuskadi
creAcción23
GUGGENHEIM MUSEOAREN INGURUA
EKAINAK 23, OSTIRALA | 19:00
“Gorputz intelektualen, emozionalen eta instintiboen bidez gizakiekin lanean. Oso errotuta dauden loturak askatzea: pentsamendu negatiboak, hutsune-sentsazioa, konparazioa, autoeskakizuna, negatibotasuna eta baztertuta geratzearekiko beldurra.” Pedro Berdäyes
Zuzendaritza eta koreografia: Pedro Berdäyes
Antzezleak: Ainhoa Pardellas, Alaia Zarate, Alicia Recach, Ane Zapirain, Garazi Goienetxea, Irina Tcymbal, Leire Ondarroa, Maialen Galdiz, Marta Naveros, Mikel Sánchez, Tatiana Sánchez, Sendoa Carricajo.
Argazkiak: Maider Mulone eta Matxalen Bilbao
Musika: Hainbat

Honako hauen laguntzarekin:

MUTIS ESPAZIOA gorputzetik eta mugimendutik abiatzen diren jardunbide artistikoei eskainitako sormeneko eta prestakuntzako gunea da. Leioan kokatuta dago, eta Matxalen Bilbao eta Natalia García Muro dira horren zuzendariak. Oinarri nagusia da ikuspegi profesionalarekin kalitatezko prestakuntza artistikoko programa eskaintzea. Ikasturte akademiko bakoitza bederatzi modulutan banatuta dago, eta hilabete bateko edo bi asteko iraupena dute.
Modulu horietan, lanean ari diren bertako, Estatuko eta nazioarteko irakasleak/koreografoak gonbidatzen dituzte, eta aniztasunaren eta kalitatearen aldeko apustua egiten dute.
MUTIS ESPAZIOAren filosofia baitako beste zutabe garrantzitsu bat da sortzaileei baliabideak ematea, ikerketa bultzatzea, sormen-prozesuak jasotzea eta laguntza ematea, eta SOKAIRE egonaldi artistikoen programaren bidez jardunbideak eta ezagutza trukatzen laguntzea.
Pedro Berdäyes. Dantzako sari nazionala jaso zuen 2000. urtean sorkuntzaren kategorian. ADE saria (Agertokiko Zuzendarien Elkartea) 1991n.
10&10 Danza konpainiaren sortzaileetako bat da eta Kytatióh koreografia-lana egin zuen. Horrekin, 1989an, Madrilgo lehen koreografia-saria irabazi zuen eta horixe dago konpainiaren jatorrian. 10&10 zuzentzen hamasei urte eman ditu (1989/2004) zuzendarikide artistiko, antzezle, pedagogo eta sortzaile gisa, konpainiaren lan esanguratsuenak sortzen. Zuzendari hauentzako enkargu koreografikoak prestatzen lagundu du: John Malkovich, Emilio Martínez Lázaro, Cristina Rota, Paco Nieva, Nacho Cano, Miguel Bosé, MECANO taldea, Rafael Amargo Víctor Ullatek zuzendutako Madrilgo Komunitateko Balleta. Koreografiako sortzaile gisa enkarguak egin ditu hainbat erakunde publiko eta pribaturentzat: Centro Dramático Nacional (Zentro Dramatiko Nazionala), Teatro Real, Generalitat Valenciana, TVE, Festival de Teatro Clásico de Almagro, Telespam, Amena, SCREAN / O.I.T (NBEren baitakoa), eta GINASIANOrekin (Portoko -Portugal- Dantza Kontserbatorioa) kolaborazioak egiten ditu. Pedro Berdäyes RCPDMARIEMMAn eta LARREALen dantza garaikideko espezialitatean saileko buru izan da hemezortzi urtez (2002/2020). Herbehereetako Hogeschool Voor de Kunsten Arnhem/CODARTeko eta New Yorkeko Dance Spaceko irakasle gonbidatua da. Gaur egun, sortzaile gisa kolaborazio-lanak egiten ditu FCI espazioarekin eta Cristiane Boullosaren zuzendaritzapean OmosUnorekin.