NATALIA GARCÍA MURO (Euskadi)
El espacio de los límites
LA FUNDICIÓN ARETOA (Sarrera doan edukiera bete arte)
EKAINAREN 27A, OSTIRALA / 21:00etan.
Oraindik ezagutzen ez ditudan espazioak daude nire gorputzean, espazio amaigabeak, deskubritzen ditudanak. Tenkatu eta askatu egiten dira, malguak eta xaflakorrak dira, eta beren buruak adierazten dituzte. Badago espazio bat nire gorputzaren eta inguratzen nauenaren artean, arnasa hartzen duena eta nire dantzarekin hitz egiten duena. Nire gorputzaren espazioek mugimendua sortzen dute, kanporantz hedatzen dena eta harekin komunikatzen dena. Horrek elkarrizketa sortzen du une horretan inguratzen gaituen espazioarekin. Denbora badugu, mugen artean ditugun mugitzeko aukerak deskubritu ditzakegu.
- Iraupena: 20 min.
- Sorkuntza eta antzezpena: Natalia García Muro
- Jatorrizko musika: José Ángel Babiano
- Argazkiak: Yone Estivariz

Natalia García Muro koreografoa, antzezlea, irakaslea eta kudeatzailea da, eta Dantza Garaikidean graduduna. 2015etik, Bizkaiko hainbat sortzailerekin dabil antzezle lanetan. Gaur egun, Matxalen Bilbaorekin batera, dantzarako prestakuntza- eta sorkuntza-gune Mutis Espazioko zuzendarikidea da.