LŎKKE –
Olatz de Andrés Euskadi
Doppelgänger: Doppel-Xake
KAIA
EKAINAK 27, LARUNBATA, 20:30etan

Doppelgänger izenekoa hainbat koreografia kapsulaz osatutako pieza ibiltaria da. Bikoiztasunaren eta denboraren eraldaketaren ideiarekin jolasten du. Lekuz Leku jaialdiaren barruan, horietako hiru aurkeztu nahi ditugu. Doppel-C3PO delakoan, bi gorputzek ia grabitaterik gabe egiten diote aurre egunerokotasunari: perspektiba jokoa. Doppel-Xake zatian xake jokoak bereganatutako bi gorputz partidaren denbora-tartean galtzen dira. Behatzaileak begiratu dezake, begiratzeari utzi eta berriz ere begiratu, nahi duenean, ekintzak aurrera jarraituko du eta. Doppel-Leo zatian kamuflatutako bi gorputz bitan zatitzen dira eta berriz ere elkartu, antzekotasun eta desberdintasunezko elkarrizketa etengabean.

Ideia eta zuzendaritza: Olatz de Andrés
Sorkuntza eta antzezpena: Pilar Andrés, Natalia G. Muro
Kanpo begirada: Robert Jackson
Jantziak: Olatz de Andrés
Argazkiak: Kiñuka
Ekoizpena: Vanessa Fuentes

Dantzari eta koreografo gisa egindako ibilbidearen ondoren, Olatz de Andrések Lŏkke Konpainia sortu du, garapen koreografiko bat ezartzeko asmoz. Lŏkke aukeren eremua da, guztiz definitu gabeko irudimenezko espazioa.

Proposamen artistikoak ezohiko egoera koreografikoetan bilatzen ditu; gelditasuna eta mugimendua erlazionatzen ditu eta indibidualtasun eta kolektiboaren artean jolasten du.

Bere koreografia lanetako batzuk honakoak dira: Rift (2019), Euterpe (2019), The Big Game (2019), Eu Sou Passageiro(2018), The Endgame (2016), The Game (2015), Bardo (2015), Esfera (2015), El Cielo Ahora (2014), Privolva Landing(2013), Privolva (2011), dA CAPO (2009), Yo soy una cosa que dura (2007). Lan horiek Euskadi, Espainia, Frantzia, Erresuma Batua, Alemania, Holanda eta Italian aurkeztu dira.