PAULINA ESPINOSA – MARIANA OLIVEIRA Mexiko-Portugal
Drauma
SITIOS y LUGARES
EKAINAK 28, LARUNBATA / 20:00

Trauma batzuek eragindako pertsonaien mundu bat gara, haurtzarotik markatu gaituzten traumak. Drauma-n (Traumatik Dramara) traumari ematen zaizkion lau erantzunak aztertzen ditugu: borrokatzea, ihes egitea, izoztea eta lausotzea, bi pertsonaiaren bizipen-oroitzapenen barrena era dibertigarrian eta emozionalean, baina baita dramatikoan ere, bidaiatuz; antzekoak baina, era berean, desberdinak diren testuinguru kulturalak dituzten bi pertsonaien bizipenetan barrena. Ikuslea musikalki atsegina, eta batzuetan dibertigarria, den paisaia batean kokatuko du, eta soilik pieza amaitutakoan eragingo dio traumarekin izandako esperientzia propioei buruz hausnartzea.

11 min
• Koreografia eta Interpretazioa: Paulina Espinosa eta Mariana Oliveira
• Musika: Hainbat
• Argazkiak: Pablo Vargas / Sólodos En Danza Costa Rica 2023

SóLODOS EN DANZA / COSTA RICA / 2023 saria Espainian 2024an egingo den SóLODOS EN DANZA birarekin.

Ibilbidea Mariana Oliveira Madeirako (Portugal) artista eta sortzaile eszenikoa da. Ikasketak Performacten osatu zituen 2021ean; pasantia Bruselako (Belgika) Tictac Art Centre zentroan egin zuen. Hainbat koreograforekin egin du lan; Judith Sánchez Ruiz, Rakesh Sukesh, Iñaki Azpillaga eta Jos Baker-ekin, besteak beste.

Paulina Espinosa Mexikoko artista eszenikoa da, irakaslea eta sortzailea. New Yorkeko Peridance Center-en ikasi zuen, eta David Zambranoren zuzeneko ikaslea da duela 6 urtetik. Bere lana hainbat herrialdetara iritsi da: Mexiko, Estatu Batuak, Kanada, Portugal, Belgika eta Costa Rica. Nazioarteko hainbat konpainiarekin batera egin du lan: Anna Konjetzky & Co eta Physical Momentum.

2022an elkartu ziren lehen aldiz, Tictac Art Centre-n. Berehala sortu zen adiskidetasuna haien artean eta lankidetza artistikorako txinparta ere modu naturalean sortu zen elkarrekin lehen inprobisazioa (gordinean) egin zutenetik. Kimika hori esker, 2023an Danza Costa Rican Sólodosen dueto irabazlea izan zen “Drauma” lanean egin zuten lan elkarrekin.