QABALUM (Nafarroa)
Todo este ruido
‘SITIOS Y LUGARES’ ESKULTURA
EKAINAREN 28A, LARUNBATA / 20:30ean.
“Todo este ruido” bi gorputzentzako eta drone baterako dantza-pieza da. ‘Sci-fi’ imaginarioarekiko liluratik sortu zen, hots, komikiaren kontakizun zatikatu eta fotografikoetatik, ordenagailuz sortutako irudietatik eta efektu berezietatik; baina baita munduaren sorkuntzari buruzko mitoetatik, intuizio filosofiko zaharragoetatik eta gizakiak beti bere buruari galdetu dion ‘zerbait gehiago’ horretatik ere. Nola iritsi gara hona? Zer etorriko da gero? Agian, bizitza guztiak elkarri lotuta daude, natura kode ulertezina eta kaotikoa delako. Eta, beharbada, ekosistema matematiko batean bizi gara, gure gorputzak abatarrak dira eta gure genoma, algoritmo bat. Nire atomoak eta zureak, irudi baten pixelak bezala, banandu egingo dira egunen batean, beste irudi batzuk eta beste istorio batzuk sortzeko. “Todo este ruido” poema dantzatua da, etorkizun posible bat marrazten duena.
- Iraupena: 24 min.
- Koreografia: Diego Pazó, Lucía Burguete
- Antzezleak: Diego Pazó, Lucía Burguete eta Joan Cano (dronea)
- Laguntza teknikoa: Liberam Technologies
- Musika: Hainbat egile
- Jantzien konponketak: Eva María González
- Argazkiak: Bárbara Fernández
- Aholkularitza artistikoa: Akira Yoshida, Sandra Muñiz, Jon López, Martxel Rodríguez
- Laguntzaileak: Centro de Danza de Zaragoza, Festival Pies Para Qué Los Quiero, Festival Cuerpo Romo, Sortutakoak – Dantzagunea, DNA 2024 – Nafarroako Gobernua, Dantzalabea – Barakaldo Antzokia, Universidad San Jorge, Harrobi Gaztelekua eta CRJ Baragazte

Qabalum dantza kolektiboa Iruñean sortu zuten, 2020an, Lucía Burguetek eta Diego Pazók. Antzezle lanetan ibili dira biak hainbat sortzailerentzat: Daniel Abreu, LED Silhouette, Jesús Rubio edo Proyecto Larrua.
ACIELOABIERTO 2025 Sarean hautatutako konpainia