Project Description
QABALUM Nafarroa
La medida que nos ha de dividir
AITA ARRUPE PASABIDEA
EKAINAK 24, OSTIRALA / 19:30
Bi leku behar dira muga bat egiteko.
Lerro paraleloz beteriko espazio hori, zeharkatu ere egiten gaituena, eta ez dena egiazko, ez bakar eta ez gure.
Ez izate horretan, deusen edukiontzi ere ez gara izango, ezta banatu behar gaituen neurri ere. Eta, halere, nola intui genezakeen, sikiera, hauxe zela geroa?
Iraupena: 17 minutu
Koreografia-egilea: Diego Pazo eta Lucia Burguete
Dantzariak: Diego Pazo eta Lucia Burguete
Musika: Luisillo Kalandrakaren jatorrizko musika
Argazkilaria: Aitor Ortiz
Babesleak: Babesleak: Nafarroako Dantza Garaikidea, Dantzako Konpainia Nazionala
Jasotako sariak: Lehen saria, DanzaXtrema Sariketako VIII. edizioan.

Qabalum dantza garaikidetako kolektibo gaztea da, 2020an Iruñean sortua, dantza, irakaskuntza eta kultura bitartekaritzaren bueltan sorkuntza eta interpretazioan aritzen dena. Haren proiektuek hainbat instituzioren babesa izan dute, besteak beste: La Faktoría Choreographic Center, Festival DNA, Dantzan Bilaka edo Dantzako Konpainia Nazionala. Bertako kideek, Diego Pazo eta Lucia Burguetek, era berean, beren ibilbideak modu indibidualean garatu zituzten Espainian zein atzerrian.
Diego Pazo, Arte Ederretan graduatua. 2008An breakdance dantzatzen hasi zen eta dantza garaikidearen barruan modu autodidaktan eman zituen lehendabiziko urratsak. 2019-2021 bitartean La Faktoria Choreographic Center zentroan aritu zen ikasten eta, besteak beste, Laura Aris, Thi-Mai Nguyen, Isael Mata, Marta Coronado edo Mark Tompkins izan zituen irakasle. Azken urteotan hainbat proiektutan kolaboratu du Isael Mata, Laida Aldaz, Larrua eta Vero Cendoyarekin. Egun, Jesus Rubioren konpainiarentzat egiten du lan, berezko proiektuak garatzearekin batera.
Lucia Burguete Zaragozako Antonio Almenara Dantza Zentroan hasi zen dantza klasiko eta garaikideko eskolak hartzen, eta koreografia eta interpretazioko goi mailako ikasketak Bilboko Dantzertin hasi zituen. 2019an Iruñean finkatu zen eta 2021era arte La Faktorian dantza garaikideko ikasketak burutu zituen. Dantzari izan da, besteak beste, honakoetan: Isael Mataren Reward of the City, Laida Aldazen INSIDE eta Vicky P. Mirandaren BESTA. Halaber, Laura Asisen laguntzaile izan da Impulstanz Nazioarteko Jaialdian eta irakasle gonbidatua TRY 2022 [Italia] prestakuntza-programan.
compañía seleccionada en el Circuito ACIELOABIERTO 2021