STELLA ARIADNESPYROUAtenas, Grezia
ÓMNIRA
GUGGENHEIM MUSEOAREN INGURUA
EKAINAK 24, LARUNBATA 20:30H
“Itzalean, txoko batean atseden har nezake, besoak hanken gainean gurutzaturik, axolagabe eta bere burua gorrotatuz, listuaz amaraunak ehuntzen dituen armiarma mendekati bat bezala?”- Yannis Ritsos
Obra Yannis Ritsosen “Agur” bakarrizketan inspiraturik dago. Ritsosek 1957ko martxoan idatzi zuen, ideal demokratikoen aldeko jendearengan shock bat eragin zuen Grigoris Afxentiou zipretar errebeldearen heriotza heroikoa gertatu zenean. Afxentiou indar britainiarren aurka bakarrik borrokatu zen Troodos izeneko eskualdean, Maxaira monasteriotik hurbil zegoen kobazulo batean, Zipren. Bakarrizketa horretan, Afxentiouk bere gordelekuan daraman barne-borroka garatzen eta islatzen du poetak. Zipretar iraultzaileak, mundu hobe bat irudikatuz, sakrifizioaren bidea aukeratu zuen, aldi berean bizirik irauteko giza beharra gaindituz… Yoruba izeneko hizkuntzan —Afrikako dialekto bat—, “Ómnira” hitzak “askapena” esan nahi du.
Iraupena 13 min
Koreografia: Iker Karrera
Antzezleak: Carla Diego, Raymond Naval
Musika: Kura
Argazkiak: Francisco Ares
Soinua: Galane77
Jantziak: Iker Karrera, Fernando Lázaro

Eskerrik asko Patricia Apergi, Frosso Trousa eta Atenasko Dance Cultural Centre izenekoari, haien babesagatik. Obra Atenasen antzeztua izan zen lehendabiziko aldiz, ARC FOR DANCE jaialdiaren 7. edizioan, artean work-in-progress bat baino ez zela.
Lortutako Saria: Epaimahaiaren Aipamen Berezia 22Masdanza Koreografia Lehiaketan
