TOPAGUNEA + LA VERONAL & LALI AYGUADÉBartzelona
Portland
LA FUNDICION BILBAO
EKAINAK 23, OSTIRALA 21:30H
Eztabaida bat aurrean ikustea, auto istripu baten lekukoak izatea, eraikuntza historiko batetan sartzea, famaturen bat metro batera izatea, hileta batetara joatea, herrialde exotiko bat ezagutzea, besteengatik etengabe hitz egitea, kale garrantzitsu batetik ibiltzea, gure inguruan gertatzen diren ekintza absolutu eta zorrotzen patxada gutxiko lekuko izatea, gu geu, oharkabean, geure buruarekiko ikustezin bihurtu garenean.
Iraupena 20 minutu
Zuzendaritza: Marcos Morau
Koreografia: Marcos Morau, Lali Ayguadé
Dantzaria: Lali Ayguadé
Aholkularitza artistikoa: Roberto Fratini
Espazioa eta argiztatzea: Xesca Salvá
Musika: Ludwig van Beethoven
Argazkilaritza: Edu Pérez
Jantziak: Ludmila Vitsheva
Produkzioa: Juan Manuel Gil
Estreinaldia: 2013ko urria – Terrassako TNT Jaialdia
OHARRA: Julian Sicard-en lesioa dela eta, aldaketa dago programazioan. Programatutako Lali Aiguadé eta Julian Sicard-en “Por el camino del otro” pieza, LA VERONAL & LALI AIGUADÉren “Portland” piezak ordezkatuko du.
Lali Ayguade Bartzelonan jaio zen 1980. urtean. 1996an ikasketak hasi zituen Bartzelonako Institut de Teatren, eta urtebete geroago, Anne Teresa de Keersmarker koreografoak Belgikan duen eskolara aldatu zen, PARTS izenekora. 2003an Akram Khan konpainian kide iraunkor gisa onartu zuten, eta ekoizpen hauetan parte hartu zuen: “Kaash, Ma, Bahok” (Txinako Ballet Nazionalarekin batera), “Vertical road” eta “Confluence”. Roberto Olivanekin ere lan egin du (Enclave Dance Company) ”HOMELAND” obran, eta Hofesh Shechter konpainiarekin “In Your Rooms, the Art of not looking back” eta “Cult” ekoizpenetan. 2005ean “Twice READ” ikuskizuna sortu zuen Anton Lachky dantzari eta koreografo eslovakiarrarekin batera. 2007. eta 2009. urteen bitartean formatu txikiagoko obrak sortu zituen Joan Ramon Graell akrobata eta pailazoarekin batera (Bartzelonako zirku elkartearen egungo zuzendaria). 2012an “Little Me” hirukote-lana sortu zuen, Young Jin Kim dantzari korearrarekin eta Joan Català akrobatarekin batera, Mercat de les Florsek antolatutako Salmon jaialdian estreinatu zena. Ramon Llullen urteurrena zela eta, “Encontre” bikote-lana sortu zuen Joan Català eta Jordi Molina musikariarekin batera. 2010ean Londresko Kritika Sarietan dantzari nabarmenenaren sarirako hautagaia izan zen.