Project Description

V Jornadas_LekuzLeku19

HELBURUAK

1. Praktika eszenikoek espazio publikoa berreraikitzeko ahalmenari buruzko hausnarketa bultzatzea
2. Praktika eszenikoen ikusgaitasuna bermatzea hiriko espazioan
3. Praktika eszeniko garaikideen sorkuntza, formakuntza eta komunikazioaren prozesuen ikerketarako metodologiak eta saiakuntza partekatzea

Lehengo mendearen erdialdetik, praktika eszenikoek lurralde fisiko eta kontzeptual desberdinetatik igaro dira, marko disziplinarrak, dispositibo eszenikoak, produkzio-sistemak eta sormen zein harrera prozesuak eraldatuz.

Ibilbide horien zehar, dantza-praktikak beste pratika artistikoekin elkarrizketa emankorra ezartzeaz gain, giza eta kultur ehunean diren hainbat gertakari, galdekizun eta tentsio garaikidetan inplikatu dira. Aldi berean, dantzaren objektua konplexu samar bilakatu da, disziplinarteko hurbilkerak eta ikerketa zein ezaguera forma berriak eskatuz.

Testuinguru honetan, praktika eszenikoen bitartez burutzen den ikerketak ikerketa-programa berria sortarazten du. Programa hau egungo eskenan eta pentsamoldeetan suertatzen ari diren gertakari eta transformazioak aztertzeko helburuarekin plazaratzen da. Hortaz gain, ikerketaren partaideak inplikatzen ditu eta ikerketaren prozesuan suertatzen diren subjektu eta objektuaren arteko harremanak haren funtzezko osagarriak direla onartzen ditu.

Ikerketa performatiboan sormen-prozesua bera ikerketaren lehenbiziko interesgune moduan kokatzen da obraren aurretik, azken hau askotan osatugabe gera daitekeena.

Bestalde, ikerketa performatiboak sormen-prozesuko diskurtsoaren produkzio-gunea daiteke, dantzaren komunikazioa, hezkuntza eta gizarteratze prozesuak lagunduz, eta dantza-praktiken dibertsitatearen ikusgarritasunerako aukera emanez.

Dena dela, ikerketa performatiboak agerpen eskasa dauka unibertsitatean eta ikerketa akademikoen zein I+D+i programetan. Hortaz, V Jardunaldi hauek arlo honetan burutzen diren ikerketak espezialista eta profesionalen artean partekatzearekin batera, gizartean zabaldu nahi ditu haren esperientziak eta emaitzak.

Aurreko esperientziari jarraituz, Ikerketa performatiboaren V Jardunaldi hauek dantza-praktikaren bidezko ikerketarako esperientziak zabaldu nahi dituzte, praktika eszeniko garaikideak adiera emateko eta hedatzeko asmoarekin. Helburuen artean bada ere dantza-praktiken bidez gizarte eta kultur-testuinguruetan partaidetza suspertzea.

Amaitzeko, Topaketa hauek arreta deitu nahi dute espazio publikoan burutzen diren praktika eszenikoek duten balioaz hiria pentsatzeko eta bizi izateko disziplinarteko ikuspegi batetatik, aldi berean artistikoa eta hiritarra.

JARDUNALDIEN PDF PROGRAMA