ZUM ZUM TEATRE Katalunia
Hippos – Familia Dantza
GUGGENHEIM MUSEOAREN INGURUA
EKAINAK 26, OSTIRALA, 19:00etan
Pertsonak eta animaliak normaltasunez elkarrekin bizi diren munduan, hipopotamo batzuek tarteko bidea hartu dute. Hipopotamoz mozorrotu eta animaliarekin mimetizatu diren pertsonak dira, ala gorputza jarri duten izaki horien barruan bila ari diren hipopotamoak? Hipopotamo horiekin batera ibilbide fisiko bat egingo dugu. Fabula edo metafora bat izan daiteke, gizatasun eta animaliatasunari buruzko doktoretza tesi baterako hausnarketa, elkar aurkitu baina bakarrik egoteko proposamena, baina hori bai, beti hobeto lagunduta egoteko asmoz.
Sorkuntza taldea: Quim Bigas eta Ramon Molins
Zuzendaritza eta koreografia: Quim Bigas
Antzezleak: 3 hipopótamo / Albert Garcia, Jordi Gilabert, Maria Mora, Miquel Rodríguez, Carla Tovias
Diseinua eta hipopotamoen produkzioa: Miguel Ángel Infante – Dulcie Best
Argazkiak: Jordi Rulló, Núria Boleda eta Zum-Zum teatre
Ilustrazioa: Giselfust
Jantziak: Olga Cuito
Komisariotza eta bide-laguntza: Margarida Troguet
Koordinazioa, logistika eta komunikazioa: Begonya Ferrer
Laguntza artistiko eta teknologikoa: Joan Pena eta Sergio Sisques
Elementu eszenografikoen eraikuntza: Joan Ferrer (Juanito)
Merkatu aholkulariak: Cia La Tal y Campi Qui Pugui
Administrazioa: Pili Espada
Produkzioa exekutiboa: Txell Burgués
Produkzioa: ZUM-ZUM TEATRE
Fira Tàrrega, Sismògraf, TNT, Fiet, el més petit de tots, L’estruch

Zum-Zum Teatre
1994tik adin guztietako jendearentzako arte eszenikoak sortzen, ekoizten eta zabaltzen dituen proiektua da. Proiektuaren egoitza Lleidan dago, eta bere jarduera Katalunia eta Espainia osora hedatzen da. Urteotan 18 ikuskizun egin dira, eta guztira 4.500 emanaldi baino gehiago eskaini. Azken ikuskizunak honakoak izan dira: LA CAMISA DEL HOMBRE FELIZ, LA NIÑA QUE VIVÍA EN UNA CAJA DE ZAPATOS eta LA GALLINA DE LOS HUEVOS DE ORO.
Ramon Molins zuzendari artistikoaren gidaritzapean, ZUM-ZUM konpainiak burua eta bihotza jartzen du emanaldi bakoitzean, irudimenaren mugak zeharkatuz eta mundua antzerkiaren bidez begiratzeko moduak berrasmatuz.
Orain, ICEC erakundearen laguntzarekin, antzerki proiektuak garatzeko bi urteko laguntzak, egoitza “MAR BI, muchos artistas removiendo buenas ideas” izeneko espazioan kokatu dute. Bertan lanbide honetako beste hainbat pertsonarekin dabiltza buruz buru, konplizitatea sortuz eta esperientziak partekatuz, sorkuntza prozesuak aberasteko.
ACIELOABIERTO 2020 Zirkuituan hautatutako konpainia