PAULA QUINTAS Cía.Galizia
O Salón Dos Pasos Perdidos
GUGGENHEIM MUSEOAREN INGURUA
EKAINAK 23, OSTIRALA / 21:00
Lau ibiltari topatu eta berriz elkartzen dira erritual partekatu batean. Istorio nahasiak meeting point batean: O Salón dos Pasos Perdidos.
O Salón dos Pasos Perdidos lanak lau ibiltari elkartzen ditu lekualdaketak bultzatuta, konektatzen dituen ekintza unibertsala den neurrian. Lau bideak espazio komunean batzen dira, hain zuzen ere, topagune batean, gorputzak, denborak eta egoerak aurkitzeko. Guztia bertan dago, guztia toki horretan ageri da.
Denboragabeko ibilien eraikuntza kaleidoskopikoa denboran gertatzen diren testuen kolapsoa azaltzeko. Horren truke, gorputza bera eraldatuta itzultzeaz gain, nekeza, prekarioa, finitua izatearen esperientzian beste gorputz guztiak ere itzultzen dira.
Norberaren gorputza aurkitu eta berriz asmatzeko, interpretatzeko eta dimentsio berria emateko gorputza jartzea.
Iraupena 14 minutu
Sortzaileak eta interpreteak: Esther Latorre, Fran Martínez, Hugo Pereira eta Paula Quintas
Kanpoko begia: Ana Beatriz Pérez
Musika originala: Mounqup
Kudeaketan eta ekoizpenean laguntza: Manu Lago · Galicia Danza Contemporánea
Bideoa: Margherita Morello
Ekoizlea: Paula Quintas Cía
Banatzailea: Lilian Portela · Amarelo Distribución EscénicaBaterako ekoizpena: Galiziako Xunta – Xacobeo 21_22 Galiziako Zentro Koreografikoaren bitartez
Laguntzaileak: Colectivo Glovo, Fran Martínez, Danza Alfaia, Adolfo Domínguez, Concello Xunqueira de Espadanedo


Paula Quintasen konpainia nabarmentzen da bere ikuskizunen hibridazioarengatik eta elementu urrunen mugekin antolatzen duen jokoarengatik, hala nola performancea, dantza edo hari tenkatuaren bidezko zirku berria.
Bere azken ikuskizunak honako hauek dira: Multiperspectivas (2022), Nina Ninette (2021), SET (2020), Alma (non é hippie) (2019), Plastic (2018), Analepsis (2017) eta Up2down (2015).
2023an O Salón dos Pasos Perdidos ikuskizuna estreinatu du. Galiziako Koreografia Zentroaren bitartez Galiziako Xuntarekin batera ekoitzia da, eta Colectivo Glovoko Esther Latorre eta Hugo Pereira, bai eta Fran Martínez ere aritu dira artistikoki laguntzen.